Aurkezpena

NOU-Erreumatologia

Aurkezpena

Erreumatologiako jarduera, osasun publikoko espezialitate gisa, 1987. urtean hasi zen Nafarroan, garai hartako Bideko Ama Birjina Ospitaleko atal batean (garai hartako Osasuneko Institutu Nazionala, INSALUD) 2016an Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologia Zerbitzua sortu zen.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Erreumatologia Zerbitzua osasun laguntzako, irakaskuntzako eta ikerkuntzako helburuak dituen unitate funtzionala da. Osasun Sistema Nazionalak Erreumatologiako mediku espezialisten prestakuntzarako egiaztapena eman zion 2004an.

Bere ardurapeko osasun barrutiko biztanleen osasun erreumatologikoa hobetzen laguntzea du helburu. Horretarako, gaixotasun erreumatikoen prebentzioa, ikerketa eta tratamendua garatzen ditu, kalitatezko laguntza erreumatologiko eraginkor eta humanizatua bermatzen du eta etengabe bilatzen ditu bikaintasun profesionala eta berrikuntza.

Gauzatzen dituen funtzioak, labur-labur, pazienteentzako osasun-laguntza, hezkuntza eta ikerketa dira, eta lehenbizikoa da funtsezkoena egunerokoan.

  • Osasun laguntza gaixotasun erreumatikoen esparruan, hau da, lokomozio aparatuko nahasmendu medikoen eta ehun konektiboko gaixotasunen arloan
  • Irakaskuntza Medikuntza Fakultateko ikasleentzat eta Erreumatologiako etorkizuneko espezialistentzat
  • Ikerketa klinikoa

Gaixotasun erreumatikoak 200 baino gehiago dira. Lokomozio aparatuari erasaten diote, hots, giltzadura, muskulu eta tendoiei, bai eta ehun konektiboari ere.

Erreumatologiaren eremuan sartzen dira gaixotasun hauek:

  • Gaixotasun erreumatiko autoimmune sistemikoak (GEAS): lupus eritematoso sistemikoa, esklerodermia, polimiositisa/dermatomiositisa, Sjögren-en sindromea, sindrome antifosfolipidoa
  • Artropatia inflamatorioak eta espondiloartropatiak: artritis erreumatoidea, artritis psoriasikoa, espondiloartritisa, hesteetako gaixotasun inflamatorioarekin lotutako artropatia, espondilitis ankilosatzailea, etab.
  • Baskulitisak: zelula erraldoien arteritisa eta polimialgia erreumatikoa, Takayasuren gaixotasuna, poliarteritis pikorduna, ANCAekin lotutako baskulitisak, Behcet-en gaixotasuna, etab.
  • Oinarri autoimmuneko beste gaixotasun batzuk: sarkoidosia, sindrome autoinflamatorioak, ubeitisa, etab.
  • Agente infekziosoek eragindako gaixotasunak: artritis septikoa, artritis erreaktiboa, etab.
  • Artropatia mikrokristalinoak eta metakinen ondoriozko nahasmenduekin lotutakoak: hezueria/pseudohezueria, hemokromatosia, etab.
  • Hezurretako gaixotasun metabolikoak: osteoporosia, Paget-en gaixotasuna, osteomalazia, etab.
  • Endekapenezko patologiak eta min kronikoarekin lotutakoak: osteoartrosia, fibromialgia, min erregionalaren sindromeak, nekrosi abaskularra, etab.​​​​​​​