Aurkezpena

NOU-Errehabilitazioa

Aurkezpena

“Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa” espezialitatea neurri multzo bat da, laguntza ematen duena desgaitasun bat duten edo ziur aski izanen duten pertsonei beren ingurunearekiko elkarreraginean funtzionamendu hobeezina lortu eta horri eusteko (OME 2011).

Helburua du muga fisikoak eta funtzionalak ebaluatzea, prebenitzea eta tratatzea. Xedea da pazienteen sintomak, bizi-kalitatea eta gaitasun funtzionala hobetzea.

Zereginak hainbat arlotako profesionalen talde koordinatu baten bidez egiten dira: errehabilitazioko medikuak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak, logopedak, erizainak eta laguntzaileak.

Nafarroako Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Zerbitzuak, Iruñerriko baliabideak barne hartzen dituenak, 475.000 pertsona inguru artatzen ditu.

Herrialde garatuetan gaur egun dauden joerei jarraitzen die, bi alderdiri begira: alde batetik, superespezializazioa, eta, bestetik, zeharkakotasuna eta laguntzaren jarraitutasuna.

Jarduera honen bidez, arreta ematen zaie bai NOUko zentroetan ospitaleratuta dauden pazienteei, bai paziente anbulatorioei, arlo medikoan eta kirurgikoan.

Misioa, ikuspegia eta balioak

Misioa

  • Erabateko kalitateko osasun laguntza espezializatua ematea hori behar duten paziente guztiei, horretarako metodo praktikoak, sinpleak, zientifikoki oinarrituak eta sozialki onargarriak erabiliz, kostu onargarria eta jasangarria onartuz eta graduatu ondoko irakaskuntza eskainiz.
  • Urritasunaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasunaren azterketa.
  • Ospitaleko bitarteko zerbitzua.
  • Nafarroako Foru Komunitateko desgaitasunaren zerbitzu finalista, eritasun arrunt eta lanekoetan.
  • Medikuntzako graduatu aurreko eta graduatu ondoko irakaskuntza zerbitzua, BAME irakaskuntza egiaztatzen duena, eta fisioterapiako graduatu aurrekoa.

Ikuspegia

  • Errehabilitazioko arreta espezializatutako erreferentziako zerbitzua izatea Nafarroako biztanleendako, teknologia modernoa erabiltzen duena eta arreta terapeutikoa, irakaskuntza eta ikerketa lehenesten dituena.
  • Errehabilitazioko erreferentziako zentroa ere izatea oinarrizko osasun laguntzako eta gizarte zerbitzuetako profesionalendako.
  • Arreta berezia jartzea profesionalen etengabeko prestakuntzan, lana eta sormena sustatuta, baita helburuak lortzeko ahalegina ere.

BALIOAK

  • Diziplina aniztasuna, talde-lanaren bidezkoa.
  • Laguntzaren jarraitutasuna desgaituendakp.
  • Taldearen gaitasuna.
  • Ezagutza zabaltzea profesionalen artean, Nafarroako zentro publikoetako eta zentro pribatuetako errehabilitazioko medikuen aldizkako bileren bidez.
  • Medikuntzako eta Fisioterapiako ikasleen prestakuntza.
  • Errehabilitazioko BAMErako prestakuntza.
  • Familiako eta Komunitateko Medikuntzako eta Laneko Medikuntzako BAMErako prestakuntza.
  • Familiako eta Komunitateko Medikuntzako tutoreen prestakuntza errehabilitazioaren arloan