Aurkezpena

NOU-Erradiologia

Aurkezpena

Erradiologia edo erradiodiagnostikoa espezialitate medikoa da, eta arduratzen da barneko erraien eta egituren azterketa morfologikoaz, dinamikoaz, morfofuntzionalaz eta jarduera zelularrarenaz. Anatomia, aldaera anatomikoak eta aldaketa fisiopatologikoak edo patologikoak zehazten ditu, eta, betiere, oinarrizko euskarri tekniko gisa, erradiazio ionizatzaileen edo ez-ionizatzaileen bidez eta beste energia-iturri batzuen bidez lortutako irudiak eta datu funtzionalak erabiltzen ditu.

Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuak ataletan egiten du lan, "organo eta sistema" bidez antolatuta. Atalak honako hauek dira:

  • Sabelaldearen Erradiologia
  • Bularraren eta Besapearen Erradiologia
  • Erradiologia Muskulueskeletikoa
  • Neuroerradiologia ("Burua eta lepoa"rena barne)
  • Erradiologia Pediatrikoa
  • Erradiologia Torazikoa
  • Larrialdietako Erradiologia
  • Erradiologia Kardiobaskularra eta Interbentzionista