Aurkezpena

NOU-Psikiatria

Aurkezpena

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Psikiatria Zerbitzua diziplina anitzeko erakundea da, eta osasun mentaleko laguntza global, publiko eta doakoa ematen die osasun mentaleko arazoak dituzten haur, nerabe eta helduei, eta haien familiei. Zerbitzu hori esku-hartze programetan antolatzen da, eta modu integratuan lan egiten du NOUko gainerako espezialitateekin eta Nafarroako Osasun Mentalaren Sareko dispositiboekin.

MISIOA

  • Erabiltzaileari ematea osasun mentaleko osasun-arreta integrala, pertsonalizatua eta bere beharretara egokitua
  • Bermatzea laguntza egokia ematen dela, eta laguntza horretan baliabideak modu efizientean erabiltzen direla.
  • Bere giza taldearen garapen pertsonal eta profesionala sustatzea.
  • Bikaintasuneko prestakuntza eta ikerketa garatzea, nahasmendu mentala duten pertsonen, haien senideen eta gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

IKUSPEGIA

  • Psikiatria Zerbitzua ospitale-arretako unitatea da, espezializatua dago nahasmendu mental larriak bizitza-prozesuan zehar intentsiboki tratatzen eta NOZen humanizazio-estrategiaren ildoari jarraikitzen zaio. 
  • Psikiatria Zerbitzua zerbitzu berritzaile bat da, arreta psikiatriko intentsiboan lidergoa eta bikaintasuna lortu nahi dituena, eskura dagoen ebidentzia zientifikorik onena erabiliz eta, aldi berean, osoki parte hartuz Osasun Mentalaren alorreko irakaskuntzan, etengabeko prestakuntzan eta ikerketan, Osasunbidearen barruan.
  • Ospitale-araubidean osasun mentaleko arreta emateko behar berriak sortzen ari dira, eta Psikiatria Zerbitzuak oso kontuan izanen ditu behar horiek.

BALIOAK

  • Balioak espezialitateko erreferentzia-gidetan daude, eta bat datoz Osasunbideko Osasun Estrategiarekin eta Nafarroako Osasun Mentaleko Plan Estrategikoarekin.
  • Arretaren kalitatearekiko konpromisoa eta etengabeko hobekuntza, eskura dagoen ebidentzia zientifikorik onena aplikatuz eta alderdi bioetikoan bikaintasuna lortuz pazienteekiko harremanetan.
  • Diziplina anitzeko taldean lan egitea eta erantzunkidetasuna.
  • Pazienteen autonomia sustatzea, oinarri gisa hartuta ospitaleratutako pertsonen autosufizientzia-trebetasunak eta gaitasuna errespetatu eta hobetzea.
  • Nafarroako Osasun Mentalaren Sareko dispositiboek emandako zaintzek eta guk emandakoek jarraitutasuna izatea. 
  • Osasun-gastuan erantzunkidetasuna izatea, sistema hau jasangarria izan dadin.