Aurkezpena

NOU-Obstetrizia eta Ginekologia

Aurkezpena

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialitatean sartzen dira:

  • Haurdunaldiaren fisiologia, erditzea eta erdiberriaroa (puerperioa), eta haien patologia eta tratamendua.
  • Emakumezkoaren traktu genitaleko organoekin zerikusia duten fisiologia, patologia eta tratamendua, bularrak barne direla.
  • Giza ugalketaren eta haren tratamenduaren fenomeno fisiologikoak eta patologikoak.
  • Aurreko ataletan adierazitakoarekin nahitaez lotuta dauden prebentzio-alderdiak, alderdi psikikoak eta alderdi sozialak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuak, Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Atalaren bitartez, Iruñeko barrutiko sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroak (SUOAZ) koordinatzen ditu.

1973an, Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzua modu hierarkizatuan jarri zen abian, Miguel Ezcurdia Gurpegui doktorearen zuzendaritzapean. Azken urte hauetan aldaketa gaitzak gertatu dira haren egituran eta funtzionamenduan; hori guztia, gure pazienteen arreta hobetzeko eta medikuntzak azken urte hauetan izan duen eraldaketaren testuinguruan.

Jatorrizko egituran, zerbitzuak zerbitzuko buru bat eta bost buru kliniko zituen.

Gaur egun, bost atal eta lau zuzendaritza kliniko ditu.

Xedea

Pazienteak artatzeaz gain, hezkuntzari garrantzia ematen diogu, eta prestakuntza ematen diegu egoiliarrei. Gero, gure lan egiteko modua lurralde nazional osora hedatu dute egoiliar horiek eta Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak joan-etorrian ibili dira gurean.

Pazienteak artatzeari dagokionez, gure lanaren ardatza izan da emakumezkoari tratamendu integrala ematea, obstetrizia, ginekologia, prebentzio eta sexu- eta ugalketa-osasunaren aldetik.

Ikuspegia

Talde lana egin da, egunetik egunera hobetzen saiatuta, zerbitzua emateko gogoz, gure pazienteei arreta emanda, medikuntzaren etengabeko bilakaerari egokitzen zaizkion protokoloak eta prozedurak garatuta, prestakuntza eta ikerketa sustatuta, eta irakasle-saioetan, biltzarretan, ikastaroetan eta argitalpenetan parte hartuta.

Balioak

Gure konpromisoa da kalitatezko laguntza ematea, bai alde teknikoan, bai alde gizatiarrean.