Navigation Menu

Aurkezpena

NOU-Mikrobiologia

Aurkezpena

Profesional del Servicio de Microbiología utilizando un microscopio

Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuak gaixotasun infekziosoen diagnostikoa egiten du. Bakterioek, ricketsiek, Chlamydiek, Mycoplasmek, birusek, onddoek eta parasitoek sor ditzakete.

Badira infekzio autoktonoak eta beste batzuk mundu osoan hedatuta daude. Gero eta ohikoagoa da eremu bateko infekzio autoktonoak beste eremu batean ematea, bidaiengatik eta globalizazioagatik. Horrek behartzen gaitu 3 zenbakiko biosegurtasun-laborategi bat izatera, hartan, adibidez, Ebolaren (Krimea Kongoko sukar hemorragikoaren) laginak lantzeko, osasungintzako langileak infekzioetatik babesteko behar den segurtasunarekin.

Diagnostikoa egiten dugu odolaren, serumaren, likido zefalorrakideoaren, gernuaren, gorotzen, zaurien zornearen, kateterren, uretralen, biopsien eta abarren laginen bitartez. Halaber, gizonezkoen sexu-transmisiozko infekzioak kontsultan hartzen ditugu. Kontsulta horiek azkarrak dira, hau da, pazienteari deitzen zaio eta egun berean etortzen da kontsultara, laginak hartzen zaizkio etiologia ezagutzeko, diagnostikoa lortzen da eta tratamendua jartzen zaio. Jarraipena egiten zaio gero.

Gure zerbitzuaren jarduera garrantzitsuetako bat PROA programetan parte hartzea da, antibiotikoen erabilera optimizatzeko programetan, alegia. Bi programa daude: bata, ospitalekoa, eta, bestea, oinarrizko osasun-laguntzako zentroetakoa (barnean daude zentro soziosanitarioak eta dentistak, eta antibiotikoen kontsumoaren % 90 pilatzen da hor).

Gainera, badugu antibiotikoen 2. mailako laborategi bat, bakterioen erresistentzia-mekanismoa zein den diagnostikatzeko eta erresistentzia berriak Nafarroako Foru Komunitatean ager ez daitezen zaintzeko. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko mikrobiologia zerbitzua 2. mailako erreferentziazko laborategi izendatu dute eta mikroorganismo erresistenteetan espezializatuta dago. Osasun-laguntzarekin lotutako infekzioak zaintzeko sistema garatzen duen sareko partaide da.

Erreferentziazko zerbitzua gara Nafarroako Foru Komunitate osoan. Nafarroako organo eta ehun emaile guztien screeninga egiten dugu. Horretarako, serologiako proba diagnostiko asko dugu eta, gainera, talde batean baino gehiagotan egin daitezke, egiaztatzeko. Halaber, gripearen zaintza-sareko kideak gara Nafarroan. Hori dela eta, gripearen birusaren kultiboak eta PCRak egiten dira eta Majadahondako Erreferentziako Zentro Nazionalera igortzen dira.

Iruñeko 1. barrutiko (Nafarroako Iparraldea eta Tafalla) osasun-etxeetako laginak jasotzen ditugu, baita hango laborategien bitartez Tuterako eta Lizarrako laginak ere, proba konplexuagoak egiteko.  Baditugu punta-puntako ekipamenduak, besteak beste, MALDITOF, bakterioen berehalako diagnostikoa egiteko; PCRak egiteko proba anizkoitzak; GIBeko, B eta C hepatitiseko eta zitomegalobiruseko karga biralak egiteko ekipoak; fluxu-zitometroa, ITUa dagoela baztertzeko; Filmarray, 20 mikroorganismo batera diagnostikatzeko; eta serologia-proba ugari. Horiei guztiei gehitu behar zaie antibiotikoen laborategia, gure Foru Komunitatean erreferentziakoa dena.

Mano con guante cogiendo un microtubo