Aurkezpena

NOU-Medikuntza Prebentiboa

Aurkezpena

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzua zerbitzu kliniko asistentzial bat da eta Asistentzia Zuzendaritzaren mendean dago; haren jarduera-eremua da zeharkako lankidetzan aritzea ospitaleko zerbitzu kliniko eta unitate guztiekin, ospitaleratzean eta kanpo-kontsultetan pazienteei arreta emateko.

Horrez gain, NOUko unitate ez-asistentzialei aholkularitza ematen die eta haiekin lankidetzan aritzen da, eta laguntza ematen die NOUko organo betearazleei eta Nafarroako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko arduradunei.

Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuaren eginkizunak, nagusiki, NOUn artatutako pazienteen osasun-arretarekin lotutako infekzioak zaintzera, prebenitzera eta kontrolatzera bideratuta daude, bermatzeko pazienteei, erabiltzaileei eta erkidegoari emandako osasun-zerbitzuak seguruagoak eta kalitate handiagokoak direla.