Navigation Menu

Aurkezpena

NOU-Hematologia eta Hemoterapia

Aurkezpena

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Hematologia Zerbitzua medikuntza zerbitzu independentea da, lehengo Nafarroako Ospitaleko, Bideko Ama Birjina Ospitaleko eta Ubarmin Klinikako Hematologia zerbitzuek bat egitean sortua, 2014ko otsailean. Diagnostiko, osasun-laguntza, irakaskuntza eta ikerketa lanak egiten ditu hiru ospitaleetan, eta, gainera, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko transfusio jardueraren arduraduna da. Odolarekin eta odola sortzen parte hartzen duten organoekin zerikusia duten gaixotasunez arduratzen da, bai eta koagulazioaren alterazioez eta hemoterapiaz ere.

Hona hemen gure espezialitateak artatzen dituen gaixotasunetako batzuk:

  • Anemiak
  • Diatesi hemorragiko baskularrak
  • Sortzetiko eta hartutako diatesi hemorragikoak
  • Hiperkoagulabilitate egoerak (tronbofiliak/tronbosiak)
  • Tratamendu antikoagulatzailearen eta haren konplikazioen kontrola
  • Leuzemia mieloide akutuak
  • Leuzemia linfoblastiko akutuak
  • Sindrome mielodisplasikoa
  • Leuzemia mieloide kronikoa
  • Polizitemia vera
  • Tronbozitemia esentziala
  • Mielofibrosi primarioa
  • Leuzemia mielomonozitiko kronikoa
  • Leuzemia linfozitiko kronikoa
  • Ez-Hodgkin linfomak
  • Hodgkin linfoma
  • Mieloma anizkoitza
  • Immunoeskasiak
  • Gaixotasun onkohematologiko eta erreumatologikoetarako transplante autologoa
  • Ahaide batengandiko transplante alogenikoa, ahaide ez den batengandiko transplante alogenikoa, eta transplante haploidentikoa

Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea: osasun zerbitzu eraginkorrak ematea kalitate osoz, pazienteen premia klinikoei eta Nafarroako biztanleen osasun premiei begira, odolarekin zerikusia duten gaixotasunetan, gure jardunaren oinarritzat harturik ebidentzia zientifikoa eta jardunbide egokiak, berrikuntza sustatuz, eta kontuan hartuz pertsona interesdunen itxaropenak, esleitutako baliabideak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun estrategiak.

Ikuspegia: artapen eta antolaketa bikaineko Hematologia zerbitzua izan nahi dugu, jarduera sanitario eskuragarria, osoa, eraginkorra, segurua eta kalitate gorenekoa eskaintzen duena, baliabide teknologiko egokiak eta langile kualifikatu, berritzaile eta engaiatuak direla medio.

Balioak: konpromisoa pazientearekiko, zerbitzuarekiko, erakundeekiko, erabateko kalitatearekiko eta etengabeko berrikuntza eta hobekuntzarekiko.​​​​​​​