Aurkezpena

NOU-Endokrinologia eta Nutrizioa

Aurkezpena

Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua 2014ko azaroaren 10ean sortu zen, eta bertan hainbat giza baliabide eta baliabide material integratu ziren, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia Zerbitzutik zein Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Ataletik eratorriak [111/2014 FA - NAO, 220. zk., 2017/11/10]. Azken hori 1986an hasi zen funtzionatzen.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Medikoen Zuzendaritzaren mendean, behar diren eginkizunak betetzen ditu (diagnostikoak, terapeutikoak, irakaskuntzakoak, prestakuntzakoak eta ikerketakoak) helduen Endokrinologiaren eta Nutrizioaren arlo zientifikoetan.

Nutrizioaren Atalak AENORen ziurtagiria eskuratu zuen 2018ko abuztuan,  ISO 9001: 2015 arauak zehaztu bezala. 2021eko irailean, ziurtagiria berretsi zitzaion.

AENOR ISO 9001 ziurtagiria

ER-0553/2018 ziurtagiria

Diabetesaren Atalak, bestalde, bikaintasun-ziurtagiria jaso zuen DNV-GLren eskutik, 2021eko urrian. Izan ere, hezkuntza-programa bat eskaintzen die terapia intsulina-ponparekin hasten duten pazienteei (PAETTI), eta hori izan zen, hain zuzen ere, ziurtagiria jasotzearen arrazoia.

IRISMENA ETA HELBURUAK

Hauxe da Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuaren helburua: sistema endokrinoko eta metabolismoko gaixotasunak zein nutrizioarekin lotutakoak aurreikustea, diagnostikatzea eta tratatzea. 
Egiten ditugun jardueren artean, aipatzekoak dira osasunaren sustapena, hezkuntza terapeutikoa, diagnostiko goiztiarra, tratamendu pertsonalizatua eta prestakuntza nahiz ikerketa klinikoak. Izan ere, hobetu egin nahi dugu sistema endokrinoko gaixotasunak edo nutrizioarekin lotutakoak dituzten pazienteei ematen diegun arreta.

Consulta de Endocrinología