Aurkezpena

NOU-Kirurgia Plastikoa

Aurkezpena

Kirurgia plastikoa kirurgiaren adar bat da, sortzetiko prozesuak, eskuratuak nahiz tumore edo inboluzio prozesuak zuzentzeko erabiltzen dena, gorputz forma eta funtzioari eragiten dioten azaleko egiturak konpondu edo berrezarri behar badira, eta baliatzen dituen teknikak nagusiki transplantean eta ehunen mobilizazioan oinarrituta daude. Espezialitatea etengabe ari da aurrera egiten, garatzen eta eboluzionatzen. Egun, Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzailea da Espainian duen izen ofiziala. Espezialitateak barrenean hartzen du prozesu patologikoen eta eragin funtzionala duten anomalien gainerako jardun kirurgikoa.​​​​​​​