Aurkezpena

NOU-Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia

Aurkezpena

Pasillo de entrada del Hospital D (antigua Clínica Ubarmin)

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuaren helburua da osasun arreta pertsonalizatua, osoa eta kalitatezkoa ematea honelako patologia duten pazienteei:

  • Traumatikoa
  • Degeneratiboa
  • Sortzetikoa
  • Tumorala
  • Nahasmendu metabolikoak
  • Infekzio prozesuak

Barnean hartzen ditu balorazio klinikoa, diagnostikoa, prebentzioa eta kirurgia bidezko edo bestelako tratamendua.

Horretarako guztietarako, diziplina anitzeko lantalde handi bat daukagu, hainbat espezialitatetako kideez osatua –Barne Medikuntza, Geriatria (Ortogeriatria), Errehabilitazioa, Gaixotasun Infekziosoak, Onkologia (Tumoreen Batzordea) eta Gizarte Lana–, arazo konplexuak dituzten pazienteei arreta osoa emateko eta haien suspertze funtzionalerako tratamendu ahalik onena eskaintzeko.

NOUko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuak Iruñeko eta Tafallako osasun barrutiko biztanleei ematen die arreta; Errioxako autonomia erkidegorako erreferentziako zentroa da pelbiseko patologia traumatikoaren arloan.

Zerbitzuak 130 ohe dauzka esleituta, guztira (90 Kirurgia Ortopedikorako eta 40 Helduen Traumatologia Atalerako eta Haurren Ortopediarako).