Aurkezpena

NOU-Nafarroako Odol eta Ehun Bankua

Aurkezpena

Nafarroako Odol eta Ehun Bankua (NOEB) zerbitzu mediko independentea da, entitate publiko bat, abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legearen bidez arautu eta definitutakoa (Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortzen duen eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamendua ezartzen duen Foru Legea).

REDMOko emaileen (Hezur-muinaren Emaileen Espainiako Erregistroa) erreferentziako zentroa da Foru Komunitaterako.

Lankidetzan aritzen da diagnosiaren, asistentziaren, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorretako lanetan, eta odol-osagaiz, hemoderibatuz eta ehunez hornitzen ditu Nafarroako sare publiko eta pribatuko ospitaleak.

Iruñean, ospitale-zerbitzuentzako arreta 24 ordukoa da, urteko 365 egunetan.

Odol osoaren bilketak eta aferesi bidezkoak egiten dira odola ateratzeko bi puntu finkotan, Iruñean eta Tuteran. Unitate ibiltarian odol osoa baino ez da ateratzen, aurretiaz programaturiko Nafarroako herrietan. 

Bada web-orri bat hitzordua eskatzeko (www.ADONA.es), odol osoa ateratzeko; eta aferesi bidezko emaileek berezko agenda dute erakundearen barnean (telefono-deia: 848 422 560).