Aurkezpena

NOU-Arlo Kliniko Kardiologikoa

Aurkezpena


​​​​​​​

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan 1968. urtean ekin zitzaion arreta kardiobaskularrari; izan ere, Kirurgia Kardiobaskularreko eta Torazikoko Departamentua sortu zen, eta, haren barruan, Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzua.

Geroago, 1980an, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Kardiologia Zerbitzua jarri zen abian.

Azkenik, 1988an, gaur egun dagoen Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzua sortu zen.

Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoa (NAKK) 2000. urtean sortu zen, bi zerbitzuen bat egitearen ondorioz, eta, gaur egun, erreferentziako asistentzia unitatea da, asistentzia kardiologikoaren eremuan, Nafarroako biztanle guztientzat.

Bi zerbitzuak elkarlan estuan aritzen dira prozedura terapeutiko ugaritan, bai arlo klinikoko askotariko eremuetan bai arlo horretako hainbat unitate eta batzordetan.

Xedea:

Bere xedea lau alderditan oinarritzen da:

  • Bihotzeko kirurgiako eta kardiologiako asistentzia integrala ematea herritarrei, ahalik eta kalitaterik eta eraginkortasunik handienarekin, jasangarritasun esparruaren barruan, nola erregimen anbulatorioan hala ospitalizaziokoan, haien osasun beharrak eta espektatibak erabat asetzeko asmoz.
  • Osasungintzako agintariekin lankidetzan aritzea gaixotasun kardiobaskularren prebentzioko eta osasuneko programak abian jartzeko eta sustatzeko.
  • Osasun arloko profesionalen prestakuntzan parte hartzea. Horien artean sartzen dira Lanbide Heziketako profesionalak, unibertsitatekoak (graduatu aurrekoak) eta mediku espezialistak, dela kardiologiakoak dela beste espezialitate batzuetakoak.
  • Arlo kardiobaskularrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea.

Ikuspegia:

  • Nafarroako Foru Komunitatearen barruan paziente kardiologikoendako asistentzia sanitarioaren erreferentziako zentroa izaten jarraitzea, eta, aldi berean, inguruko autonomia erkidegoendako eskualde erreferentziako zentro bihurtzea, espezializazio handiko prozedura jakin batzuei dagokienez,beren konplexutasunagatik edo eraginagatik erregionalizazio prozesu bat eskatzen badute. Eta, horretarako, zerbitzu sanitario bikainak ematea, pazientea erdigunean jarrita.
  • Autokudeaketa klinikoaren maila bat izatea, garapena erraztuko duena eta eredu izanen dena, Oasunbidearen barruan, kudeaketa klinikoaren eraginkortasunari dagokionez, eta, ondorioz, Osasunbidearen barruan eta estatu mailako beste zerbitzu batzuetan ospitale kudeaketako eredu tradizionalak aldatzen lagunduko duena.
  • Kardiologiako BAME prestakuntzan bikaintasun zerbitzu gisa identifikatzea.
  • Profesionalak protagonista senti daitezen eta arloko kide izateaz harro egon daitezen lortzea.
  • Herritarrek jasotzen duten asistentzia-mailari dagokionez duten gogobetetze-maila sendotzea eta hobetzea.
  • Berrikuntzan eta ikerketan erreferentziako arlo gisa identifikatzea.

Balioak:

Hori guztia lortzeko, NAKK-ko profesionalek lanbidearen eremuko balio garrantzitsuak biltzen dituzte: gaitasun profesional handia dute; etengabe hobetzeko grina; konpromisoa osasun publikoarekin; Nafarroako arreta kardiobaskularraren arloko lider izateko gaitasuna; berrikuntzarako grina, ikerketa eta arreta hobetzeko arlo berriak sustatuta; eta talde lana, taldearen hazkundea eta ezagutzaren transmisioa bultzatuta. Horretaz guztiaz gainera, haien helburu nagusia da pazienteak errespetuz eta efizientziaz tratatzea.

 

​​​​​​​