Navigation Menu

Aurkezpena

NOU-Kirugiako Arloa

Aurkezpena

Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatukoa (KODA) deritzon espezialitateak hiru alderdi edo maila ditu konplexutasunari eta jarduketari dagokienez:

  • Jarduteko lehen esparrua: KODAko espezialistak gaitasun guztiak ditu patologia kirurgiko, hautazko eta urgenteari dagokionez honako sistema, aparatu eta eremu anatomiko hauetan: digestio aparatua, abdomeneko pareta, titia, larruazala eta alde bigunak, peritoneo-atzea eta buruko eta lepoko kanpo patologia.
  • Eskumen subsidiarioak egoera jakin batzuetan. Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatukoak bere ardurapean du hasierako plangintza egitea eta konpontzea, nolabaiteko konplexutasun maila batera arte, patologia kirurgiko urgentea, zeina, hasiera batean, beste espezialitate kirurgiko batzuen jarduera esparrukoa baita, noiz eta kirurgialari orokorrak bere gain hartzen duenean asistentzia horren ardura bitarteko ospitale maila batean, hala nola eskualdeko eta inguruko ospitaleetan. Ondorio horietarako, beste espezialitate batzuetako arazo urgenteetan (Kirurgia Baskularra, Kirurgia Torazikoa, Urologia, Neurokirurgia, Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgia, Kirurgia Pediatrikoa eta Kirurgia Plastikoa) izan behar du kirurgialari orokorrak behar den gaitasuna, eta bere gain hartu asistentzia horren ardura, aipatu espezialitate horiek baliagarri dauden maila handiagoko ospitalera lekualdaketa (beharrezkoa bada eta modu egokian) egin baino lehen.
  • Arreta jartzea kirurgiaren oinarri biologiko eta teknikoetan. Oinarrizko printzipio horietan sakontzeak prestakuntza oinarri zabala ematen dio espezialitateari, bere balio-aniztasun potentziala bideratzen duena, bai asistentziarako, bai ikerketa eta irakaskuntzarako, eta diziplina tronkalaren paradigmatzat hartzen ahal da espezialitate kirurgikoen artean. Oinarri horien artean, honako hauek daude: teknika kirurgikoaren printzipioak; kirurgia endoskopikoaren oinarriak; lesio traumatikoak sendatzeko prozesu biologikoa; eraso akzidentala edo kirurgikoari emandako erantzun biologikoa, haren desbiderapenekin, zeinen artean organo bakarreko edo anitzeko porrotak baitaude; pazientearen operazio aurreko azterketa; zainketa intentsiboak paziente kirurgikoaren kasuan; kirurgiako infekzioak eta infekzioen kirurgia; immunologia eta kirurgia; nutrizioa eta kirurgia; organo transplanteen oinarri biologikoak eta teknikak; eta kirurgia onkologikoaren printzipioak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Arloak zazpi unitate independente ditu, eta horiek gure espezialitateko patologiaren arloez arduratzen dira. Unitate bakoitzak unitateko burua du, eta arloko zuzendaria dago haien guztien buruan. Unitateak hauek dira:

  • Larrialdietako eta kolelitiasiaren kirurgia
  • Abdomeneko paretaren kirurgia.
  • Bularreko kirurgia.
  • Kirurgia endokrinoa.
  • Kirurgia kolorrektala.
  • Kirurgia esofagogastrikoa.
  • Kirurgia hepatobiliopankreatikoa.