Aurkezpena

NOU-Angiologia eta Hodietako Kirurgia

Aurkezpena

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Angiologia eta Kirurgia Baskularreko Zerbitzua 83/2006 Foru Aginduari jarraikiz sortu zen, Kirurgia Kardiobaskularreko eta Torazikoko Zerbitzua zatitzearen ondorioz. Harrezkero, berrikuntza ugari sartu ditu, diagnostikoarekin nahiz tratamenduarekin zerikusia duten alderdietan, eta entzute handieneko zerbitzuetako bat da herrialdean. Nabarmentzekoak dira arlo hauetan eginiko ekarpenak: metodologia diagnostiko ez-inbaditzaile modernoan, eta gaixotasun arterial oklusiboak nahiz aortaren eta arteria periferikoen aneurismak tratatzeko terapeutika endoluminalaren garapenean.

Quirófano híbrido del Cirugía Vascular del HUN

Bestalde, beheko gorputz adarretako barizeen ondoriozko ebakuntzetan, inbasio txikieneko teknikak ezarri dira, Kirurgia Handi Anbulatorioko erregimenean, pazienteei erosotasunik handiena eskaintze aldera.

Zenbait patologia diziplina anitzekin tratatzea sustatu da, eta lankidetza estua dago beste zerbitzu hauekin:

  • Neurologia, Erradiologia Interbentzionista, Kardiologia, Anestesiologia: Karotida batzordea. 
  • Endokrinologia, Traumatologia, Gaixotasun Infekziosoak, Errehabilitazioa, Kirurgia Plastikoa, Etxeko Ospitalizazioa, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Erizaintza: Oin diabetikoaren unitatea.
  • Nefrologia: Hemodialisirako sarbide baskularren unitatea.
  • Kardiologia eta Bihotzeko Kirurgia: Aortako patologia konplexuko unitatea.
  • Dermatologia, Erradiologia Kirurgiko Interbentzionista, Aurpegi-Masailetako Kirurgia eta Kirurgia Pediatrikoa: Hodietako malformazioen unitatea.
  • Toraxeko Kirurgia, Barne Medikuntza, Hematologia eta Erradiologia Interbentzionista: Bena patologia tronboenbolikoaren unitatea.