Aurkezpena

NOU-Anatomia Patologikoa

Aurkezpena

Anatomia Patologikoa deritzon espezialitate medikoaren eginkizuna da pazienteak jasaten duen edo jasan duen prozesua diagnostikatzea material biologikoa (zelulak eta ehunak) erabiliz.

Laginak prozesatu ondoren, gure lana amaitzeko, txostena egiten dugu, eta bertan diagnostikoarekin batera azaltzen ditugu gaixotasunaren estadioa, faktore histologiko iragarleak eta paziente bakoitzaren tratamendu pertsonalizatua planifikatu ahal izateko datu histologiko eta molekular guztiak.

Gainera, txosten hori lehenbailehen jakinarazi behar da, ospitaleko egonaldia eta tratamendua hasteko itxaronaldia ahalik eta laburrenak izan daitezen.

Prozesu hori bukatuta, gure ardura da laginak kontserbatu eta zaintzea, behin prozesatuta edo izoztuta.

Gaur egun gure zerbitzuak funtsezko eginkizuna betetzen du Nafarroako Medikuntza Pertsonalizaturako Estrategian, mugarri berria jarri baitugu jardun medikoa bideratzeko moduan. Gaur egun pazientea osasun arretaren erdigunean dago, eta sortzen diren datu guztiek dakarkiote onura, ez bakarrik ikuspuntu histologikotik, baita ikuspuntu immunohistokimikotik eta molekularretik ere, biomarkatzaileen azterketa tarteko. Azterketa horietan Patologia Molekularreko teknikak erabiltzen dira, eta horien artean nabarmendu behar dugu belaunaldi berriko sekuentziazioa (NGS).

Informazio horiek guztiak bateratuta banakako tratamendua ematen ahal zaie pazienteei. Duela urte batzuk hasi ginen Medikuntza Pertsonalizatuaren aldeko apustu hori garatzen, adostutako gida klinikoetan sartzen joan diren biomarkatzaile guztiak erantsiz. Arloetako espezialisten ahalegin koordinatuari esker egin daiteke lan hori guztia, gure ospitaleko diziplinarteko batzordeen esparruan.

Historia

Anatomia Patologikoko zerbitzua NOU-Ako eta NOU-Bko zerbitzuek bat egin zutenean sortu zen, 2014ko urrian.  Batasun prozesua bi zerbitzuetako kideen arteko adostasunez burutu da. Batasun horrek ez du batasun fisikorik ekarri, ordea, zerbitzuak bi egoitza izaten jarraitzen baitu.

Prozesu horretan ezarri den gobernu eredua edo egitura azalduko dugu jarraian. Zerbitzu berriaren egitura zerbitzuburutza batek eta 3 atalburutzak osatzen dute, honela banatuak:

  • A atala: atalburu bat, 7 patologo eta biologo bat. NOU-Ako lehengo egoitzan gauzatzen den osasun laguntzako jarduera garatzen dute.
  • B atala: atalburu bat eta 6 patologo. NOU-Bko lehengo egoitzan gauzatzen den osasun laguntzako jarduera garatzen dute.
  • C atala: zitologia arloa. Atalburu bat eta 5 patologo. A egoitzan nahiz B egoitzan sortzen den zitologia arloko osasun laguntzako eta irakaskuntzako jarduera gauzatzen dute –zitologia orokorrak, PAAFak, PAAF lagunduak, EBUSak eta abarrekoak egiten dituzte–, eta Komunitateko beste zentro batzuetatik datorrena ere bai, ginekologikoa izan edo ez.

Anatomia Patologikoa taldeko kideak
​​​​​​​