Aurkezpena

NOU-Analisi Klinikoak

Aurkezpena

Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuaren eginkizuna da determinazio analitikoak egitea, funtsezkoak baitira gaixotasunen diagnostikorako, jarraipenerako, pronostikorako, tratamendurako eta prebentziorako. Helburu horrekin, emaitza biokimiko-klinikoak azaltzen dituzten txostenak ematen ditugu, eta gainerako osasun langileei aholku ematen diegu analisiak eskatzeari eta pazientea egokiro prestatzeari buruz.

Laborategi klinikoa zeharkako zerbitzu nagusietako bat da edozein ospitaletan.  Gure emaitzekin % 70eko ekarpena egiten dugu pazientearentzat hartzen diren erabaki klinikoetan.

Gure azken helburua da zerbitzu seguru eta fidagarria eman, ahalik eta lasterren erantzun eta prozesu osoaren kalitatea bermatzea.

Ospitalean dauden pazienteei nahiz oinarrizko osasun laguntzako eta laguntza espezializatuko zentroetatik datozen pazienteei ematen die arreta Zerbitzuak. Gure espezialitatean erreferentziako zerbitzua gara Foru Komunitate osorako.

Ingurune dinamiko batean antolatzen dugu zerbitzua, eta malgutasunez berrantolatzen dugu gure jarduera.

Laborategiko profesionalen lana arlo anitzekoa da, barnean biltzen baititu osasun laguntza, irakaskuntza eta ikerketa, bai eta laborategi klinikoaren kudeaketa integrala ere.

Jarduketa guztietan gizarte erantzukizuna gure gain hartuta gauzatzen dugu gure misioa.

Tubos con muestras