Auzolan – Osasun Departamentuaren intraneta

Auzolan – Osasun Departamentuaren intraneta

Auzolan Osasun Departamentuaren eduki eta komunikazio atari bakarra da. Haren helburua da departamentuko profesionalendako lan-tresna izatea, profesionalak esku-eskura izan ditzan behar dituen informazioa, tresnak, aplikazioak eta prozedurak, guztia ere behar bezala lan egin ahal izan dezan.

Auzolanek eduki mota hauek aurkezten ditu:

  • Osasun Departamentuko langile guztiei zuzenduriko eduki transbertsala.
  • Lan-eremuaren eduki espezifikoa, departamentuko langile guztiendako eskuragarri.
  • Lankidetza-espazioak, pertsona multzo bati mugatutako edukia.
  • Utilitateak, eskabideak egiteko, baimenak emateko, gorabeherak jakinarazteko, eta abarretarako.

Osasun Departamentuaren edozein ordenagailutatik sar daiteke.

Sartzeko, ikonoa edo helbide hau erabil daiteke:

https://gcsalud.admon-cfnavarra.es/

Departamentuko langile guztiak daude baimenduta sartzeko.

Nafarroako Gobernuaren sare korporatibotik kanpoko ordenagailu batetik sartzeko

Helbide honetatik sartzen da:

https://gcextsalud.navarra.es/

Sartzeko, beharrezkoa da identifikatzea (ziurtagiri digitala, NAN+pin edo cl@ve erabiltzailea).

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Auzolanetik barna, intranetean bertan edo handik kanpo egon daitezkeen edukietara sartzen ahal da.

Auzolanera sare korporatiboz kanpotik konektatzen denean, ezinezkoa da Auzolanetik kanpoko gune hauetara sartzea:

  • Nafarroako Gobernuaren intraneteko orriak.
  • Aurreko intraneten orriak (Osasun Mentala, Unibertsitate Ospitalea, eraginkortasuna eta segurtasuna).
  • Ezagutzaren kudeatzaileak.

Lankidetzarako eta utilitateen gunerako sarbidea

Auzolanera sare korporatiboz kanpotik sartu ahal izateak ez du esan nahi baimendutako lankidetza- eta utilitate-guneetara sartzen ahalko denik. Horretarako, lankidetza- edo utilitate-guneen arduradunari eskatu behar zaio espazio horretara kanpotik sartzeko baimena.

Auzolaneko «Utilitateak» atalean eskuragarri dagoen «Kanpotik sartzeko eskaera» aukeraren bidez egin behar da eskaera hori.

Harremanetarako

Osasunbideko Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzua.

Telefonoak: 848 428801 / 848 420229

Helbide elektronikoa: desaprof@navarra.es