Encuesta satisfacción tras el alta (EUS)

Jakin nahi genuke zer iritzi duzun Nafarroako Ospitalegunean ospitaleratzean jaso berri duzun laguntzari buruz. Zure erantzunak modu konfidentzialean tratatuko dira. Emaitzak oso baliagarriak izanen zaizkigu Nafarroako Ospitalera doazen pazienteen arretaren kalitatea hobetzeko

 

Inprimakien bisorea

Iritzia alta jaso ondoren

Baloratu 1etik 5era, 1 izanik puntuaziorik txarrena eta 5 hoberena.
1. Puntuatu 1etik 5era plantara iristean ospitaleko arauei eta errutinei buruz jaso zenuen informazioa, hala nola: otorduak, bisitak, erizainei deitzeko txirrina, etab. :
2. Puntuatu 1etik 5era ospitaleak zu bezalako pazienteentzako zaintzaileei/laguntzaileei buruz ezarrita dituen arauak eta ordutegiak (1, ez nengoen batere ados; 5, arauak egokiak iruditu zitzaizkidan):
3. Beste paziente batekin logela partekatu behar izan zenuenean izandako esperientzia (1, oso txarra, eta 5 oso ona):
4. Puntuatu 1etik 5era langileek eman zizuten arreta, besteak beste, paseatzeko, lekuz aldatzeko, ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta abarretarako laguntza behar izan duzunean:
5. Laguntza eskatu zenuenetik, adibidez, komunera joateko, bide bat aldatzeko, pixoihala aldatzeko, eta abarrretarako, denbora asko igaro zen laguntza eman zizuten arte? (1, denbora luzea pasatu zen; 5, denbora gutxi):
6. Puntuatu 1etik 5era, ospitaleratzean azterketa fisikoetarako edo gai konfidentzialei buruz hitz egiteko egon zen intimitatea:
7. Ospitaleratzean, argi al zegoen nor zen arreta emateko ardura zuen medikua?
8. Eman al zizuten egiten ari zitzaizkizun proba edo tratamenduei buruzko informaziorik?
9. Puntuatu 1etik 5era medikuak zure gaixotasuna ulertzen laguntzeko jarri zuen interesa (1, interesik ez; 5, interes handia):
10. Osasun-profesionalek informazio egokia eman zizuten eta zure iritziak, sinesmenak eta balioak kontuan hartu al zituzten zure gaixotasunari buruzko erabakiak hartzerakoan? Baloratu 1etik 5era (1, ez zuten inoiz kontuan hartu; 5, beti hartu zuten kontuan):