NOUko Batzorde Tekniko Asistentziala eta gainerako batzordeak

NOUko Batzorde Tekniko Asistentziala eta gainerako batzordeak

Batzorde Tekniko Asistentziala (BTA)

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuen arabera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialaren eginkizuna da arlo hauen gaineko aholku eta informazioa ematea:

  1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzuen zorroa.
  2. Arloen, zerbitzuen eta unitateen kalitatea eta lanbide jarduna ebaluatzeko irizpide teknikoak.
  3. Mota guztietako baliabideen erabilera zentzuzkoa.
  4. Osasun Laguntzaren Kalitate Planaren lan-ildoei buruzko aholkuak ematea.
  5. Osasun laguntzaren gaineko adierazleen segimendua.
  6. Bere iritzia jakiteko aurkezten zaizkion osasun laguntzaren arloko protokolo teknikoak.

NOUko Batzorde Tekniko Asistentzialak 2013an ekin zion bere bideari, eratze prozesua hasi zenean. Kideetako batzuk batzordearen araudiari jarraituz hautatu dira, eta beste batzuk, gutxiengoa, berez dira batzordekide, NOUko antolaketa-egituran hartu dituzten arduren ondorioz.

BTAren mendeko batzorde klinikoak:
  • NOUko Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Batzordea
  • NOUko Farmazia eta Terapeutika Batzordea
  • Prestakuntza Batzordea
  • NOUko Infekzioetarako, Profilaxirako eta Politika Antibiotikorako Batzordea
  • Ikerketa Batzordea
  • NOUko Nutrizio Batzordea
  • NOUko Pazienteen Segurtasunerako Batzordea
  • NOUko Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Batzordea
  • NOUko Birikako Minbiziaren Batzordea
  • NOUko Hestegorri eta Urdaileko Minbiziaren Batzordea
  • NOUko Minbizi Hepatobiliopankreatikoaren Batzordea
  • NOUko Minbizi Hereditarioaren Batzordea
  • NOUko Karotiden Batzordea
  • Gaixotasun Tronboenbolikoaren Batzordea
  • NOUko Miopatien Azterketa Diagnostikorako Batzordea
  • NOUko Zain barneko Terapian Adituen Batzordea
  • Nafarroako Fingolimod Batzordea
  • HKIko Solaskideen Batzordea
  • NOUko Melanoma Batzordea
  • NOUko Neuroonkologia Batzordea
  • NOUko Onko-Endokrinologia Batzordea
  • NOUko Patologia Endokrinoaren Batzordea
  • NOUko Hipotalamo eta Hipofisiko Patologiaren Batzordea
  • NOUko Bularreko Patologiaren Batzordea
  • Oin Diabetikoaren Batzordea
  • NOUko Erradiokirurgia Batzordea
  • NOUko Errehabilitazio Neurologikoko Batzordea
  • Haurren Garuneko Erasan Hartuaren (HGEH) Osasun Batzordea
  • NOUko Segurtasun Kirurgikorako Batzordea
  • NOUko Transfusio Batzordea
  • NOUko Gizonezkoaren Gernu eta Ugaltze Aparatuko Tumoreen Batzordea
  • ORLko Tumoreen Batzordea
  • NOUko Aurpegi-masailetako Tumoreen (AMK) Batzordea
  • NOUko Tumore Ginekologikoen Batzordea
  • NOUko Onkologia Pediatrikoko Tumoreen Batzordea
  • NOUko Hezurretako eta Zati Bigunetako Tumoreen Batzordea
  • Biriketako Hipertentsioaren Diziplina Anitzeko Batzordea
  • Obesitate Morbidoaren Tratamendurako Diziplina Anitzeko Batzordea
BTAren mendekoak ez diren batzordeak:
  • NOUko Kultura Jardueretarako Batzordea
  • NOUko Jaio Aurreko Diagnostikorako Batzordea
  • NOUko Osasun Prestakuntza Espezializatuko Irakaskuntza Batzordea
  • NOUko Erradioterapiako Kalitatea Bermatzeko Batzordea
  • NOUko Laneko Arriskuen Prebentziorako Batzordea
  • NOUko Hondakinen Batzordea
  • NOUko Asistentziaren Etikako Batzordea
  • NOUko Medikuntza Nuklearreko Kalitatea Bermatzeko Batzordea
  • NOUko FSE Irakaskuntza Batzordeko Erizaintzako Azpibatzordea