Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzua

Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzua

Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzuak sostengu ematen dio Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzari, behar den informazio guztiaren kontrola eta jarraipena egiteko, zerbitzu klinikoen eta erizaintzako unitateen kudeaketa kliniko eta administratiboko erabakiak hartzeari begira; orobat, planifikatutako helburu estrategikoak lortzeko behar diren baliabide egokiak aplikatzeko.

Organikoki Ospitaleko Kudeatzailetzaren mendean dago, eta ekainaren 30eko 54/2016 Foru Aginduaren bidez definitu zen haren egitura.

Osasun laguntzaz kanpoko unitate hauetan dago egituratuta:

  1. Informazio Sistemen eta Historia Kliniko Informatizatuaren Atala
  2. Datuak Kudeatzeko Unitatea
  3. Ebaluazio Unitatea
  4. Artxiboaren eta Dokumentazio Klinikoaren Atala eta Artxiboaren Unitatea
  5. Artxiboaren Unitatea
  6. Kodifikazioaren Unitatea