Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzua

Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzua

Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuak kudeatzen ditu NOUn osasun-laguntza behar duten pertsonak, bai eta haien asistentzia-prozesuei erantzuteko behar dituzten arreta klinikoak ere, bai anbulatorioetan (larrialdiak, kontsultak, proba diagnostikoak), bai ospitaleetan (ebakuntza-gelak, ospitaleratzeak, altak).

Kudeaketa horiek guztiak beste departamentu asistentzial batzuekin (zuzendaritzak, zerbitzu medikoak, erizaintzako unitateak) lankidetzan egiten dira. Harreraren eta gainerako departamentu asistentzialen arteko koordinazioari esker, pertsona bakoitzari arreta egokia emateko behar diren baliabide materialak, profesionalak eta espazioak aktiba daitezke.

Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuak ere laguntza eta orientazioa ematen du zailtlasun pertsonal eta sozialak daudenean osasunaren babesari eta NOUn arreta klinikoa sortzen duten gaixotasun-prozesuei dagokienez.

Azkenik, esker oneko testuak, iradokizunak eta erreklamazioak izapidetzen ditu, eta dokumentazio klinikoaren kopiak kudeatzen du.