Irakaskuntza Batzordea

Irakaskuntza Batzordea

NOUko Irakaskuntza Batzordea kide anitzeko irakaskuntza organoa da. Beraren ardura da prestakuntza espezializatua antolatzea, horren aplikazio praktikoa gainbegiratzea eta espezialitateetako prestakuntza programetan ezarritako helburuak betetzen diren kontrolatzea.

Misioa

  • Hiru alderdi banaezinak sendotzea: osasun laguntza, irakaskuntza eta ikerketa.
  • Irakaskuntzarako Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren XXI. mendeko profila definitzea, irakaskuntza eta ikerketa batera garatzeko asmoarekin, osasun laguntza bikaina ematen duen zentroa izateko.
  • Irakaskuntza Ospitalea medikuntzaren irakaskuntzaren protagonistatzat hartzea.
  • Medikuntzako hezkuntzan Ospitalea graduko, gradu ondoko eta etengabeko irakaskuntzen arteko elkargunetzat hartzea.
  • Espezialista bikainak trebatzeko konpromisoari eustea.

Ikuspegia

  • Berrikuntza etengabea gizarteari eskainitako osasun laguntza hobetzera bideratutako irakaskuntza-kalitatearen ezaugarria da.
  • Irakaskuntza-inguruneari begira, irakaskuntzako jardunean hobetu beharreko eremuak eta ekintzak identifikatu behar dira.
  • Jakintza kalitatezko sistemen bitartez kudeatzea prestakuntza bikaina emateko bidea da.
  • Unibertsitatearen eta osasun sistemaren arteko harremanak: Medikuntzako doktoregoa, masterra.
  • Ikerketaren arloko prestakuntza unibertsitate esparruan.
  • Ikerketa klinikoaren beharra.

Balioak

Irakaskuntzaren Kalitatea Kudeatzeko Plana. Irakaskuntzaren Kalitatea Kudeatzeko V. Plana

  • Prestakuntzako espezialistak trebatzearekin zerikusia duten jarduerak egoki sustatu, antolatu, koordinatu, kudeatu eta ebaluatzea.

Erizaintzako Azpibatzordeak 450/2005 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ezarritako eginkizunak eta helburuak ditu:

  • Prestakuntza jasotzen ari diren erizainei dagozkien alderdi espezifikoak koordinatu eta kudeatzea.
  • BAEE prestakuntzari buruz Irakaskuntza Batzordean hartutako erabakiak garatzeko informazio, koordinazio, kudeaketa eta gainbegiratze eginkizunak betetzea.
  • BAEE prestakuntzarako egiaztatutako dispositiboekin koordinatzea.
  • Gai garrantzitsuei buruz azpibatzordeak hartzen dituen erabakiak zentroko Irakaskuntza Batzordeari helaraztea, berretsi eta onesteko.

Argibide gehiago

OPEko Irakaskuntza Batzordearekin harremanetan jartzeko

Ikasketaburua: Dra. Ana Sáez Fernández

  • Idazkaritza: 848 422514- 848 429565
  • comdochun@navarra.es