Nor gara?

Nor gara?

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Herritarren Arretarako Unitatea arduratzen da ospitale horretako erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak behar bezala betetzen direla zaintzeaz. Lagunartean, «Pazientearen arreta» esaten zaio.

Bertan lan egiten duten erizainak eta administrazio-profesionalak honako hauetaz arduratzen dira:

  • Herritarrek NOUko zerbitzu asistentzialen eta ez-asistentzialen funtzionamenduari buruz aurkezten dituzten eskerrak, iradokizunak eta erreklamazioak aintzat hartzea.
  • Informazioa ematea eta kopien eskaerak eta historia klinikorako sarbidea izapidetzea. 
  • Informazioa eta aholkularitza, zenbait tramitazio bereziri buruz: bigarren iritziak, ezpezialista aldaketa ez-ohikoak, aurretiazko borondateen eskaerak.  
  • Herritarren gogobetetze maila ezagutzea Ospitaleguneak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, eta hobetzeko arloak zehaztu eta proposatzea. 
  • Antolaketa-aldaketako eta berrikuntzako proiektuetan parte hartzea, NOUn herritarrei ematen zaien arreta hobetzeko.